miércoles, 13 de marzo de 2019

BIZKOTXOA PRESTATZEN

Kaixo familiak:

Gure sukaldarien proiektuari amaiera emateko eta momenturarte ikasitakoarekin, errezeta bat prestatu dugu, hain zuzen, BIZKOTXO bat.

Aurrera eramateko, sukaldari mantala jantzi, eskuak garbitu eta lanean hasi ginen. Zuek ikusteko, bideo bat eskaini nahi dizuegu.

Eskertu nahi dizuegu zuen seme/alabekin etxean egindako errezetak gurekin elkarbanatzea (bideoak eta argazkiak). Ikasleei lagunen aurrean aurkeztea asko gustatu zaie.

Eskerrik asko :)

Hiru urteko andereñoak

1 comentario: